Añorga Txiki garbitu dute gaur.
Espaloiak garbitzen, Añorga Txikin. (Argazkia: Donostiako Udala)
Udalak
garbiketa trinkoa egiteko plana jarri du abian, hiriko auzo guztiak garbitzeko. Miguel Angel Diez Bide publikoetako zinegotziaren arabera, “kalitatea galdua” zegoen eta plan honi esker “mantentze egoera egokia” lortuko dute berriro.
Txomin Enea eta Intxaurrondo garbitu zituzten lehenik, eta gaur Añorga Txiki garbitu dute.
Sei ibilgailu berezi erabili dituzte espaloiak eta zoruak garbitzeko, eta
zortzi langile aritu dira sastrakak mozten, estolda zuloak garbitzen eta mantentze lan orokorrak egiten.