Aurten eren Eskola Bidea programa jarri dute abian, eta autobus ibiltari honi esker haurrak garaiz eta modu osasuntsuan iristen dira Intxaurrondo ikastolara.
Intxaurrondoko haurrak Oinbusean doaz ikastolara.
Ikastolako gurasoen elkartek eta irakasleek bultzatuta,
Eskola bidea programa abian jarri da bosgarren urtez Intxaurrondon. Haurrak eskolara garaiz eta modu osasuntsuan iristea da helburua. Oraingo honetan, haur txikienak, Haur Hezkuntzako neska mutilak oinez joatea sustatu nahi dute. Kartoizko autobus bat diseinatu dute,
Oinbusa.
Gainera, Oinbusa auzoko familiak elkartu eta ikastetxera elkarrekin joateko oso motibagarria dela uste dute, eta, modu berean, hiri bizigarri baten balioak lantzeko.
Donostiako hainbat ikastetxek, modu batera edo bestera, mugikortasun iraunkorrarekin loturiko ekintzak sartu dituzte euren programetan, eta, bidez batez, auzoko giroa hobetzen laguntzen dute.
Esperientzia hau beste auzo batzuetan ere lantzen hasi dira, hala nola,
Ibaetako Santa Teresa ikastetxean,
Santo Tomas Lizeoan eta
Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan.
Esaterako, Eskola bideak BiziBus baten itxura hartu du Loiolako Erriberan. Ikastetxe bakoitzean ideia berriak asmatuz, auzo bakoitzak hezkuntza komunitatean parte hartzea bilatu nahi da.