Liher kantautorea elkarrizketatu du Musikagelak. Urria hasieran Egiako Apal dendan emandako kontzertuan izan ziren abeslari donostiarrarekin.
Irutxuloko Hitza
Ahotsa eta gitarra lagun sortu eta interpretatzen ditu bere kantak Lide Hernando donostiarrak. Liher izenarekin sinatu eta kantatzen ditu bere abestiak. Han hemenka kontzertuak ematen ibili da donostiarra, hogei bat azken hilabeteotan. Otsailean bere lehen maketa grabatu zuen zazpi kantekin, Arrazoi asko, denbora gutxi. Autoekoizpena izan da maketa, eta ahal bezain laster diskoa kaleratu nahi du. Lan mardulagoa ere grabatzeko asmoa du abesti berriekin.
Hilaren hasieran, Musikagela eta Donostikluba zirkuituari esker Egiako Apal dendan kontzertu bat eman zuen, eta bertan elkarrizketa egin zioten Ategorrietako kantautoreari.
Liherrek IRUTXULOKO HITZAren azalen erakusketa inauguratu zuen Parte Zaharreko Rekalde tabernan, zuzeneko eder batekin.