Donostiako suhiltzaileak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Udalak
51.578 euroko diru partida onartu du suhiltzaileen baliabideak hobetzeko. Batetik, egoera berezietan erabiltzen den
Agintaritza zentro aurreratuan hobekuntzak egingo dituzte. Gaur egun, Dbusek utzitako mikrobus egokitu bat erabiltzen dute Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu zerbitzuek. Ibilgailuko tresnak egokitzeko 22.495 euro bideratuko ditu udalak.
Gainerakoa, 29.082 euro, suhiltzaileen parkeko
krisi gela hornitzeko erabiliko dute. Instalazio elektriko eta informatikoak hobetuko dituzte, eta ikus-entzunezko nahiz informatika tresna berriak erosiko dituzte.