'Koñots Ulia' antzezlana taularatuko dute Guardetxean
5'Inahalak antzerki taldeak ostiralean interpretatuko du Uxue Alberdiren ipuin batean oinarritutako lana.
Ostiralean, hilaren 30ean, antzerki emanaldi bat programatuko dute Guardetxean. 5’Inahala taldea izango da bertan, ‘Koñots Ulia’ antzezlanarekin. Uxue Alberdiren ‘Euli Giro’ narrazio bildumaren ‘Dena ez dago gure esku’ ipuinean oinarrituta dago. Amaiur Eper Izpurar gazteak idatzitako bigarren antzerkia da.
“Miren eta Koxe baserrira doaz, zendu berria den Amatxiren etxean instalatzera. Mirenek oportunidade profesionalei uko egin nahi die Koxeren haurtzaroko mundura itzultzeko…. Poliki poliki, etxe zaharrean markak hartzen ditu bikoteak baina uliak fite agertzen zaizkio. Gero eta trabagarriago, pizuago eta gaixtoago bilakatzen da ulien presentzia…” Hain zuzen ere, jende hauen istorioa kondatzen du “Koñots ulia” antzerkiak.