Zezenketen aurka Aste Nagusian egindako manifestazioa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Urriko udalbatzarrean, Irabazi Donostiak datu esanguratsu baten berri eman du. Aste Nagusian, bost egunez jarraian zezenketak antolatzeak 25.000 euro inguru balio du, BEZ-a kontutan hartu gabe. Illunben beste edozein jarduera antolatuz gero, bost egunez jarraian ere, 35.000 euro ordainduko lituzke, udako tarifak ezarriko zitzaizkiolako; eta egun solteetan izanez gero, bost egunez ere, 43.000 euro oradinduko lituzke, beti ere BEZ-a kontutan hartu gabe. Zezenketekin alderatuta, beste jarduera batek 9.500 eta 18.000 euro gehiago ordainduko lituzkeela ohartarazi du Irabazi Donostiak. “Zezenketek diru laguntza jasotzen dutela ondorioztatu egiten du honek”, adierazi du Irabazi Donostiako bozeramaile Amaia Martinek.