Zezenketen inguruko galdeketa egin nahi du Donostia Antitaurinak
Hiritarrei galdetu nahi die ea ados dauden udalak bere ekipamendu eta espazioak zezenketetarako ez alokatzearekin edo uztearekin, eta horretarako dirulaguntzarik ez ematearekin. Donostia Antitaurina Orain plataformak bihar prentsaurrekoa emango du udaletxean.
Donostiako Herri Partaidetzarako Arau Organikoaren eta Hiritar Kontsulten araudiaren barruan, zezenketei buruzko kontsultarako hiritarren ekimena aurkeztuko du, alkateak eta Kontsulten Organo Izapidegileak aztertu dezaten. Plataformak, galdeketaren erregistroa egingo du 11:00etan. Prentsaurrekoan eskakizun hori egitera bultzatu dituen arrazoien berri emango dute.