Donostia 2016 hiriburutzako programazioa herritarren esku dago dagoeneko
hiriko eta Gipuzkoako hainbat tokitan.
Programazioak 104 orriale ditu, eta ia 500 jarduera proposatzen ditu, ehun proiekturen parte.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak urteko programazioa aurkeztu du ostiralean, Tabakaleran, 500 kultur eragile eta artisten aurrean, eta agintariek lagunduta: “Sekula izan dugun kultur eskaintza ekarriko dugu”, aurreratu dute ekitaldian. Bada, herritarrek baieztapen hori berresteko aukera dute dagoeneko. Izan ere, Donostia 2016ko egitaraua banatzen hasi dira jada, egunkari itxurako formatoan. Gaur, larunbata, Konstituzio plazan, Nestor Basterretxea plazan eta Jose Maria Sert plazan banatuko dute, eta astelehenetik aurrera