Ander Sagarzazu korrikalari bidebietarra elkarrizketatu dugu; iazko Behobia-Donostia lasterketako lehen gipuzkoarra izan zen.
Ander Sagarzazu korrikalaria, Hitza sariarekin.
Erronka berriak ditu gustuko
Ander Sagarzazu korrikalari donostiarrak. Aurten ordubete eta 4 minututan egin nahi du
Behobia-Donostia. Iaz sailkapen orokorrean 10. postuan geratu zen, lehen gipuzkoarra izan zen. Ostiral honetan argitaratuko dugun gehigarri berezian kirolzale gazteari egindako elkarrizketa izango duzue irakurgai. Irudian Hitza sariarekin agertzen da, lasterketako lehen donostiarra izan baitzen.
Lasterketari buruz jakin beharreko guztia aurkituko duzue gehigarrian,
datu interesgarrienak jaso baititugu. Proba herrikoia izanik, hainbat korrikalarirekin ere hitz egin dugu, eta egunotan entrenatzen dabiltzan herritar batzuei egindako elkarrizketak ere irakurtzeko aukera izango duzue. Gainera, Behobia-Donostia lasterketari buruzko gehigarri berezian pertsonaia berezi bat elkarrizketatu du IRUTXULOKO HITZAk. Hamar urtez probako korrikalariak animatzen daraman piratarekin hitz egin du:
Jaime Alzugarai egiatarra. Korrikalari zein ikusle izanik noizbait ikusiko zenuten ibilbidean zehar. Ostiral honetako astekarian elkarrizketa argitaratuko du, proban bizitako pasadizo onenekin.
Hamasei orrialdeko gehigarri berezia prestatu du Irutxuloko Hitzak ostiral honetarako.
Oarso Bidasoko Hitzarekin batera osatu du zenbaki berezia, bien artean Bidasoa, Oarsoaldea eta Donostia zeharkatzen dituen lasterketari buruzko informaziorik osoena eskaintzeko asmoz.