Zinemaldian estreinatu ondoren, Principen aretoan proiektatuko dute astebetez; ostiraleko aurkezpenean lan taldeko zenbait kide izango dira.
Aurtengo
Donostia Zinemaldian estreinatu dute
Jai Alai Blues, Zinemira sailean. Orain berriz itzuliko da pantaila handira. Ostiraletik aurrera Donostia, Bilbo eta Gasteizko zinematan emango dute. Principe aretoan emango dute, eta ostiraleko aurkezpenean filmaren lan taldea izango da ikusleekin. Beraiek aurkeztuko dute Jai Alairen historia kontatzen duen dokumentala.
Gorka Bilbao zuzendaria,
Zigor Etxebarria argazki zuzendaria,
Hannot Mintegia muntatzaile eta laguntzailea eta
Jose Luis Barredo ekoizlea izango dira bertan, Begoña del Teso zinema kritikariarekin batera. Emanaldia 22:00etan izango da.
Dokumentalak kirol eta ohitura euskaldun internazional honen urrezko garaiak gogorarazten dizkigu. Pertsonaia xelebreen bitartez,
Jai Alai Blues-ek Florida (AEBak), Mexiko, Kuba, euskal frontoiak eta haien istorioak ekartzen ditu zinemara. Gorka Bilbaok zuzenduta,
Audience eta
El_Txef_Aren musikarekin.