Birpagatzearen alde dauden alderdiei botorik ez emateko eskatu dute Duintasuna Elkarteko kideek.
Duintasuna Elkarteko kideak, Santander bankuaren aurrean egin duten protestan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Duintasuna Elkarteko kideak haserre daude. Beharrezkoak dituzten botikengatik ez dute ordaindu nahi, eta elkarretaratze bat egin dute Askatasunaren Hiribidean, euren deia zabaltzeko. Izan ere, Gipuzkoako Pentsiodunen Elkarteak lege proposamen bat aurkeztu du, Araba eta Bizkaiko zenbait eragilerekin batera, osasun birpagatzearen aurka. Hala, berrordaintzearen alde dauden alderdiei ez bozkatzeko eskatu dute elkarteko kideek.
Zehazki, osasun arreta publikoagatik ordaindu egin behar dute pentsiodunek 2012ko apirilaren 26tik, Madrileko Gobernuak hala erabakita. Ordura arte, ordea, mediku errezetarekin ez zuten deus ere ordaintzen. Hala, 400 botika Gizarte Segunrantzarik kanpo utzi zituzten, beharrezkoa dutenek botikaren prezio osoa ordaindu behar dutelarik. Gauzak hala, gaitz kronikoren bat duten pertsona helduen %30ak dagokion botika hartzeari utzi diola diote, sarrera ekonomiko eskasengatik. Orain, gastu edonomiko horren kargu Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioa egitea nahi dute, aurrekontu orokorren bidez.