Amaia Almirall, Kortxoenean, adierazpenak egiten.
Bilduko bozeramaile Amaia Almirallek Kortxoenearen kanpoaldean hitz egin du, gaztetxea eraisten ari diren bitartean. Eraikina botatzeko baimena gaur goizean sinatu dutela udaletxeak jakinarazi du, eta eraistea udal gobernuko ordezkari nagusiak Donostian ez daudenean gertatzen ari dela nabarmendu du. Hain zuzen ere, Eneko Goiak eta Ernesto Gascok Londresera egin dute bidaia, World Travel Market azokan egoteko. “Kortxoenea eraisten ari dira, Goia eta Gasco Londresen dauden bitartean. Kulturaren aldeko mezua ari dira zabaltzen kanpoan, baina hemen Kortxoeneari hegoak moztu dizkiote”, salatu du Almirallek.