Ehunka lagunek parte hartu dute arratsaldean Kortxoenea gaztetxea babesteko egin duten manifestazioan.
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
Nahiz eta eraikina bota, Kortxoenea gaztetxearen proiektuarekin aurrera jarraituko dutela adierazi dute, eta Groseko proiektu autogestionatuaren aldeko mobilizazioak iragarri dituzte.
Ehunka lagun izan dira gaur Kortxoenea desalojatu izana salatu eta gaztetxeen eredua defendatzeko. Kortxoenea gaztetxetik abiatu dira, eta Groseko kale nagusiak zeharkatu ondoren Bulebarrera iritsi dira.
Gaztetxeko bi kidek hitza hartu dute. Egunero 17:00etan Katalunia plazan elkartuko direla, eta larunbaterako manifestazioa prestatzen ari direla plazaratu dute.
Gaurko gertakarietan gertatutakoa salatzera deitu dituzte herritarrak, eta Ategorrietako eserialdian zein gaztetxearen desalojoaan zauritutakoen argazkiak bidaltzeko eskatu dute.
Manifestazioa bukatzean, Egiako epaitegira joan dira Ategorrietan atxilotutako bi lagunei babesa ematera. Aske utzi dituzte azken orduan, eta txalo artean egin diete harrera.