Hainbat kaletako argiteria aldatuko dute
Intxaurrondo eta Getaria kaleetan, Gipuzkoa plazan, Artzain Onaren plazan eta Zurriola pasealekuan argiteria berrituko dute. Hala erabaki dute gaur goizeko Tokiko Gobernu batzordean.
Loyola Norte eta SICE enpresek egingo dituzte lanak. Zortzi asteko iraupena izango dute, eta 195.031,09 euroko aurrekontua.
Energiaren Euskal Erakundeak 36.114 euroko diru laguntza emango du.