Beroa datorrela-eta, lasterketa aurreko egunetatik jada ur asko edatea gomendatu dute antolatzaileek.
Antolaketa taldeko kide nagusiak, Pio Barojan egin duten prentsaurrekoan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urteak bete ahala geroz eta osasuntsuago eta indartsuago dago
Behobia-Donostia. Iaz mende erdia bete ostean, 51. lasterketa izango da datorren igandekoa; hala, 33.000 lagun baino gehiagok izena eman badute ere, 30.000 korrikalari inguru espero dituzte antolatzaileek. Azken batean, urtez urte gorantz doan partaidetzari eutsiko dio lasterketak, marka berri bat hautsiz. Euriaren ordez beroa izango dela aurtengo protagonista aurreratu dute antolatzaileek; beraz, lasterketa aurreko egunetatik jada ur asko edatea gomendatu dute.
Helmugarik gabeko sentimendua da aurtengo leloa, tea 51 zenbakiarekin osatutako bihotza du logo gisa kamiseta ofizialak.
Fortunako arduradunentzat asteburu guztiko jaia izaten da Behobia; korrikalarien azoka, Behobia Txiki, Behobia Gaztea eta lasterketa nagusia tartean. Izan ere, 0 eta 13 urte arteko haurrak ere lasterketa handiaren jaian murgilduko dira larunbateko
Behobia Txikin, bederatzigarren urtez jarraian. Anoetako estadio txikian 3.000 haur inguruk sekulako jaia egingo baitute. II.
Behobia Gaztean, berriz, 220 partaide espero dituzte. Lasterketa nagusiaren egunean bertan izango da, 9:30ean, eta 4’4 kilometro egingo dituzte gaztetxoek, benetako ibilbidearen barnean.
Lasterketa nagusiko korrikalariak 19 txandatan irtengo dira, 10:00ak eta 11:35 bitartean. Horien aurretik, ordea,
elbarriak irtengo dira, 9:30ean; eta
rollerrak, berriz, 9:35ean.