Kortxoenea eraistea jabearen erabakia dela dio udalak
Udal gobernuaren arabera, irailean hasita, hainbat bilera egin dituzte Kortxoeneako kideekin, eta argi eta garbi adierazi diete beti, “ezinezkoa dela eraikinaren eraistea ekiditea, baldin eta jabeak hala eskatzen badu”. Era beran, bileretan hainbat aukera aztertu dituzte Groseko gaztetxeko jarduera mantentzeko, baina momentuz ez dute irtenbiderik aurkitu. Dena dela, udal gobernua prest agertu da irtenbideak bilatzen jarraitzeko, betiere, eragileekin elkarlanean.
Kortxoenearen erabiltzaileen beharrak ezagutzen dituela dio udal gobernuak, eta kontuan izango ditu beste aukerak bilatzeko orduan, beste hainbat talde eta elkarteren eskaerekin batera.