"Metroak ez lituzke proiektuak berak aurreikusitako helburuak beteko"
auzoz auzo egingo ditu bilerak, egitasmoaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko. Bilera horietatik lehena Amaran egin dute, Ernest Lluch kultur etxean. Hainbat herritar hurbildu dira, eta azpiegituraren aurka egituratutako herri ekimeneko kideen azalpenak arreta handiz jarraitu dituzte. Mugimenduko kideen esanetan, “Metroak ez lituzke proiektuak berak aurreikusitako helburuak beteko”. Adibide batzuk jarri dituzte: “Helburuetako bat garraio publikoen artean bidaiariak partekatzea da, baina Metroak ez luke hori sustatuko, garraio publikoen arteko lehia baizik”. Gogora ekarri dute Donostiabusek egindako azterketa bat. Bertan, Metroa eraikiz gero, autobus konpainiak sei milioi bidaiari galduko lituzkeela ohartarazi dute.
Bestalde, azpiegitura eraikitzeak gutxienez 173 milioi euro balioko lukeela nabarmendu dute, “60.000 euro metro bakoitzeko”. Gainera, azpimarratu dute ez dutela errentagarritasun sozial eta ekonomikoa aurreikusten duen azterketarik osatu eta bidaiari aurreikuspenik ere ez dutela aurkeztu: “Oso deigarria da”.
Era berean, lur azpiko obra bat izanik, eragina handia izango litzatekeela adierazi dute: “Proiektuan obren eragina jasoko duten etxebizitzak zerrendatu dituzte; 311 etxebizitza, hain zuzen ere”.
Hurrengo bilera Antiguan egingo dute, Lugaritz kultur etxean, datorren asteartean, 19:00etan.
Metroaren aurkako mugimenduak