Añorgako Museum Cemento Rezolak hainbat kultur jarduera antolatu ditu, bere urtebetetzearekin bat eginez.
Bertso saio musikatu bat egin zuten museoan bertan. (Argazkia: Museum Cemento Rezola)
Hamabost urte bete ditu aurten Añorgako
Museum Cemento Rezolak. Urtemugaren harira, hainbat kultur jarduera antolatu dituzte auzoan, bizilagunen partehartzearekin. Zehazki, urriaren 17an ekin zioten ospakizunari, eta datorren abenduaren 2ra arte iraungo du. Atal artistiko-musikalari dagokionean, bertso saio musikatu bat eta dantza emanaldi bat izan dituzte jada, besteak beste. Bertso saioan honako partaideak aritu ziren: Eneko Sierra eta Ixaak Arruti musikariak, Haritz Casabal gai-jartzailea, eta Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Izarne Zelaia bertsolariak. Dantza ikuskizuna Arkaitz Dantza Taldeak eskaini zuen, auzoko frontoian. Bertan, 60 heldu eta 40 haur aritu ziren. Orfeoi Gaztearen emanaldi bat eta
Emakumeak eta Arkitektura erakusketaren irekiera ere izan dituzte.
Bestetik, Zinea ere berreskuratuko dute. Egun auzoko hainbat taldek erabiltzen badute ere, nahiko utzia dago eraikina. Beraz, auzolanean Zinearen garbiketa egingo dute, azaroaren 14an, 9:00etan; eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Behin guztia txukun utzita, zinema ziklo dokumental bat eskainiko dute bertan:
12:45.
Añorgatarrak II.
13:15.
Oda de la fabrica abandonada.
12:45.
Vida y muerte de un espacio en tres actos.
12:45.
En Construccion.
14:45.
Pasaiako dokumentala.