Jaka: "udalak bazekien noiz eta nola hustuko zuten gaztetxea"
Udaltzaingoak uko egin zion hustean parte hartzeari.
Kortxoenearen hustea, eta momentuan euren gaitzespena adierazi bazuten ere, gaur agerraldia egin dute gertaeren “larritasuna” salatzeko.
Axier Jakaren esanetan, gaztetxearen hustuketa “ilegala eta irregularra” izan da: “Eraikinaren jabeak eta eraikuntza enpresak hasieratik erakutsi dute euren asmoa, baina asmo horretan udalak kolaboratu izana oso larria da; udalak bazekien noiz eta nola hustuko zuten gaztetxea”.
Bilduko ordezkarien arabera, hustea ilegala izan da, ez dagoelako epaile baten agindurik. Ricardo Burutaran zinegotziak azaldu duenez, eraikin bat okupatua dagoenean, epaile baten agindua behar da pertsona horiek bertatik ateratzeko. Gainera, Jakaren esanetan, Kortxoenearen jarduera “aski ezaguna” da: “okupazio iraunkorra eta zilegia izan da beti Kortxoeneako, hau da, jabeak bazuen okupazioaren berri, eta sekula ez du salatu”.
Hortaz gain, Bilduko ordezkarien ustez modu irregularrean jokatu zuten, eta hori berresteko hainbat adibide eman dituzte. Larriena agian, hustearen modua izan dela adierazi dute. Jakaren arabera, Ertzaintzak ez zuen hustuketan parte hartu, gaztetxe barnealdeko gazteak atera eta ordubetera agertu baitziren. Gazteek salatu zutenez, hortaz arduratu zirenek aurpegia estalita zuten, eta burdinezko barrak erabili zituzten. “Oraindik ez dakigu pertsona horiek zein diren”, salatu du Jakak.
Gainera, Jakaren arabera, gaztetxea hustu eta botatzeko ez zuten legeak agintzen duen 24 orduko eperik errespetatu, eta Indianoene kaleko bizilagunek ere ez zuten inolako abisurik jaso, autoak aparkalekutik ateratzeko, esaterako.
Eraikina eraisteko unean argiteria piztuta zegoela salatu du Jakak: “korronte elektrikoa zegoela esan nahi du horrek, langileentzako suposatzen duen arriskuarekin”.
Bilduko hainbat ordezkarik bertatik bertara jarraitu zuten