Autobus linea berriak sortu eta bidaien prezioak garestituko dituzte apirilean
Tarifa berriekin Atotxako autobus geltokia dela-eta sortutako zerbitzuak finantzatuko dituela azaldu du Dbus-ek.
Dbuseko tarifa berriak 2016ko apirilean jarriko dituzte indarrean, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak urrian onartu zituen prezioak izango dira. Berez, prezioen eguneraketa izan dela dio Dbus-ek, izan ere, azken bi urteetan prezioak ez dira aldatu, 2014an azken aldiz berrikusi zirenetik.
Ia %2 garestituko dira autobus bidaiak. Autobus konpainiaren arabera, Atxotxako autobus geltoki berria dela-eta sortuko dituzten zerbitzu berriak finantzatuko dituzte. Gipuzkoa plaza-Atotxa (44 Linea) eta 45 Atotxa-Antigua (45 Linea) linea berriak; hurrenez hurren, Atotxako autobus geltoki berria Erdialdearekin eta Antigua-Errotabururekin lotuko dituzte linea horiek.
Aldaketa batzuk ere egingo dituzte linea batzuetan. 17-Gros-Amara, Miramon eta Ospitaleraino iritsiko da; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak linea ere aldatuko dute Grosen, Nafarroa Hiribidetik, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrieta Groseko anbulatorioarekin lotzeko; 37-Rodil-Zorroaga lineak Aldunaeneko aldeari zerbitzua emango dio; eta 41-Martutene-Egia-Gros linea Atotxako geltokiarekin lotuko dute, Aldunaene aldeari zerbitzua emateko.
Zerbitzu gehiago jarriko dituzte larunbat gauetan, 16 Linean (Igeldo), 3 Linean (Roke-Aldakonea) eta 37 Linean (Rodil-Zorroaga).
Zerbitzu berriekin Dbuseko eskaintza %5 handituko da (2,5 milioi plaza gehiago eskainiko dira urtean).
Eskudirutan, 2016ko prezioa
Noizbehinkako tiketa
1,70 €
Gaueko tiketa
2,10 €
MUGI Txartela
1-20 bidaia
0,93 €
21-50 bidaia
0,74 €
51-90 bidaia
0,17 €
91 bidaia edo gehiago
0,17 €
Txartel Anonimoa
0,93 €