Donostia 2016-ko langile batzuek babesa adierazi diote Kortxoeneari
Asteartean, Groseko gaztetxea hustu eta eraisten hasi ziren egunean Donostia 2016 Fundazioak Twitter bidez adierazi zuen Kortxoenearen eraistea fundazioaren jarduera eremutik at dagoela, eta “Donostia 2016-ren balioei jarraiki” irtenbideak bilatzeko “elkarrizketa irekiak emankorrak izatea” espero zutela. Ohar honetatik haratago, ordea, Donostia 2016ko zenbait langilek, talde argazkia egin eta Kortxoeneako kideei babesa adierazi berri diote.