Anarik kontzertu berezi bat eman du Rekalde tabernan
Iruñerrian AHTaren aurkako protestatan zigortutakoen aldeko kontzertua eman du bart.
Ez zegoen inon iragarrita, ia sekretuan egindako kontzertu bat izan zela esan daiteke. Rekalde tabernako lagunen artean antolatu, eta jendea gonbidatzen hasi ziren Anariren zuzenekora. Sare sozialetan kontzertua hasi baino ordubete lehenago iragarri zuten. Zergatik horren sekretupean? Ez zuten jendea kanpoan geratzea nahi, eta beraz, emanaldi intimo bat egitea lortu zuten. Sarrera doan zen, baina bakoitzak nahi zuen diru kopurua jar zezakeen, bertan bildutakoa Iruñerrian AHTAren aurkako protestatan zigortutakoei eman nahi zien-eta Anarik.