Borrokan, Joseba B. Lenoir eta Los Herederos del Hip Hop taldeek bat egin dute Kortxoenearen aldeko manifestazioarekin
Gaur arratsaldeko protestaren ondoren, Saguesen joko dute.
‘Gune autogestionatuak defendatu! Hiria herritarrontzat’ lelopean protestara deitu dute gaur 17:00etan. Kortxoenea gaztetxeko kideek Bulebarretik abiatuko dute manifestazioa. Bukaeran, Saguesen, hiru musika taldek joko dute Saguesen. Joseba B. Lenoir, Borrokan eta Los Herederos del Hip Hop ariko dira zuzenean.
Gaztetxea eraisten hasi eta ondorengo mobilizazioetan gertatutakoa baloratzeko prentsaurrekoa egin zuten Kortxoeneako kideek asteazkenean. Nahiz eta eraikina desagertu, Kortxoeneak bizirik jarraituko duela nabarmendu zuten. Ekainean hutsik geratutako Zemoria kaleko eraikina erabiltzeko proposamena jarri zuten berriro mahai gainean. Hain zuzen ere, udalari parte hartze prozesu bat proposatu zioten eraikina kudeatu ahal izateko, “eraikin hau auzoari zabaltzeko aukera ezin hobea dela uste dugulako. Proiektu horrekin aurrera jarraitzeko prest gaudela berretsi nahi dugu”.