Manex Mujika amaratarra eta Asier Azpiroz zubietarra kanpoan gelditu dira.

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren aurkezpenean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Final-laurdenak bukatuta -atzo Eskoriatzan egin zuten azkena-, hauek dira
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantatuko duten hamazortzi bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Nahikari Gabilondo, Ander Lizarralde, Unai Agirre, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia, Beñat Lizaso, Jon Martin,
Unai Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Mikel Artola. Beraz, bi donostiar iritsi dira finalaurrekoetara: Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak. Beñat Gaztelumendik bigarren finalaurdenetako saioan kantatu zuen, Oreretan, eta lehen postua lortu zuen. Zuzenean sailkatu zen finalaurrekora, 516 puntu eskuratuta. Unai Gaztelumendik, berriz, 485 punturekin bosgarren postua lortu zuen Ormaiztegiko finalaurdeneko saioan, eta atzoko emaitzaren zain geratu behar izan zuen sailkatuko zen ala ez jakiteko. Kanpoan geratu dira Manex Mujika amaratarra eta Asier Azpiroz zubietarra.
1.
Zarautzen, azaroaren 22an: Agin Laburu, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi.
2.
Tolosan, azaroaren 29an: Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran.
3.
Eibarren, abenduaren 6an: Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia eta Mikel Artola.
Eskoriatzako final laurdena
Unai Agirrek (497,5 puntu) irabazi ditu Eskoriatzan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena, eta berarekin batera Beñat Lizaso (485,5 pt.), Oihana Iguaran (484 pt.) eta Mikel Artola (480 pt.) ere finalaurrekoetara sailkatu dira saio beretik.