Bulebarizazioaren inguruko bilera irekia egingo dute Añorgan
Antxon Aiestaran zinema aretoan egingo dute bilera bihar, 19:30ean.
Urtetako eskaerari erantzunez, Añorgako bulebarizazio lanak esleituta daude dagoeneko, eta lanak hasten direnean zortzi hilabetean amaituko dituzte. Aurretik, ordea, udal gobernuak bilera irekiak egingo ditu auzotarrei lanen nondik norakoak eta proiektua bera azaltzeko.
Hala, bihar azaroak 10, bilera egingo dute Antxon Aiestaran zinema aretoan. Duñike Agirrezabalaga Auzo eta Deszentralizazioko zinegotzia, Enrique Ramos Hirigintza zinegotzia, Alfonso Vazquez, Proiektu eta lanen zuzendaria eta Santxo Leizaola herri partaidetzako auzoko ordezkaria izango dira bileran.