U.K. Bill taldeak abenduan kaleratuko du disko berria
Añorgatarrek laster kaleratuko dute disko berria, gero eta gertuago dago kaleratze data. Abenduan argitaratuko du U.K. Bill taldeak laugarren diskoa. Azken 10 hilabeteak lokalean eman eta gero, 10 kantu berri grabatu dituzte, Martxel Arkarazorekin. Bera arduratuko da diskoaren grabaketaz, eta baita ekoizpenaz ere.
10 urte dira U.K. Bill talde añorgatarrak lehen kontzertua eman zuenetik, eta argitalpen berri batekin ospatu nahi dute. Garate estudioetan grabatu dituzte kanta berriak, Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Lana osorik kaleratu bitartean, bi aurrerapen kanta bat zabaldu ditu taldeak sare sozialetan: Ez nigana hurbildu eta Gure Hitza.
Otsailean Gure Hitza kantua argitaratu zuen U.K. Bill taldeak. IRUTXULOKO HITZA tokiko komunikabideari eskainitako abestia. Hain zuzen, Irutxuloko Hitzak 10 urte bete ditu, eta keinu gisa abesti bat propio konposatu zuten Donostiako hedabidearentzat. San Telmo Museoan Irutxuloko Hitza berrituaren aurkezpena dela eta aurkeztu zuen kanta Añorgako taldeak. Hilabete honetan Ez nago lo abestia aurreratuko dute bideoklip eta guzti, Unai Aranak zuzenduta.
2005ean sortu zen U.K. Bill, Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako kideak bilduz. Hamar urteko ibilbidea eta hiru disko kaleratu dituzte hamar urtean – Ukbill 2007, Paradisu sekretua 2009, Maite-Gorroto 2012), eta kontzertu ugari denbora guzti honetan. Negua disko berria zuzenean aurkezten emango dute.