Ez Dok Amaitu kultur mugimendua sortu da Egian; "Lokatzetan ibiltzen garen sortzaileon bilgunea da".
Irudian, Unai Pelax & Cowboy Orchestra, Gazteszenako kontzertu maratoian parte hartuko duen musika taldeetako bat. (Argazkia: Jon Iraundegi)
Egian sortu da
Ez Dok Amaitu kultur mugimendua, baina Euskal Herri osora iristeko asmoa dute. “Kartel erakargarrietan, bankuek finantzatutako makro jaialdietan eta areto txukunenetan” egoteko aukerarik ez duten sortzaileek piztutako mugimendua da. “Lokatzetan ibiltzen garen sortzaileon bilgunea da”, adierazi du
Unai Pelayo musikariak: “Aurrekontu oso gutxirekin lan egin eta astebururo kontzertuak ematen ditugun talde asko gaude Euskal Herrian. Asko dugu esateko eta egiteko. Elkartu, gure arazoak aztertu eta aurrera egin nahi dugu”, azaldu du.
Gaur egungo euskal kulturaren alde egiten duten artisten bilgunea izatea espero dute, Ez Dok Amairu mugimendua bezala, “taldeak banakoari lagunduko dio eta banakoak talde osoari” filosofiarekin. Abiada hartzen hasi da jada, eta Donostiatik harago zabaltzea nahi dute.
Musikarientzako ez ezik, beste arte diziplinetako sortzaileentzako bilgunea ere badela azpimarratu dute.
Larunbatean aurkeztuko dute Ez Dok Amaitu kultur mugimendua, Egian,
Gazteszenan. Kontzertu maratoi ederra prestatu dute gau osorako. Egia kaleko
Helmuga eta
Le Bukowski tabernan ere kontzertu bana prestatu dute larunbat arratsalderako.
EGITARAUA
Azaroaren 14
Helmuga tabernan, 21:00etan.
21:00 Kontzertu akustikoa, 21:00etan:
APALATXE. Martxel Arkarazoren laguntzaz, Garate estudioetan grabaturiko eta autoekoitzitako bere lehen diskoa aurkeztuko du taldeak.
Le Bukowski, 19:00etan.
KASKEZUR talde nafarra eta IZEBERG taldea.
Gazteszena, 22:30ean (Sarrera: 5 euro).
BIDELAPURRAK
LIHER
PELAX ETA COWBOY’S ORCHESTRA
ERAUL
PHYSIS VERSUS NOMOS
HUMUS