Donosti Berri Txirrindulari Eskolak logotipo berria du
Arduradunen arabera, elkartearekin bat egiten du irudiaren urdin argiak.
Donosti Berri Txirrindulari Eskola berrikuntza aroan murgilduta dabil, joan den denboralditik. Hala, zuzendaritza taldea gaztetzearekin batera, pixkanaka hainbat aldaketa egiten ari da kluba. Oraingoan, logotipo berria aurkeztu du sare sozialen bidez, eta horixe izango da elkartearen irudia aurrerantzean. Arduradunen arabera, eskolarekin bat egiten du irudi berriaren urdin argiak, eta eskuzabaltasuna, osasuna, freskotasuna, ulermena eta lasaitasuna islatu nahi ditu.