Talde ekologistak kezka agertu du azken aldian udalak moztu duen zuhaitz kopurua dela eta.
(Argazkia: Eguzki taldea)
Intxaurrondon, Etzieta parkean, udalak hogei zuhaitz moztu dituela salatu du Eguzki-k. Mons pasealekuaren ondoan dago berdegune hau. “Badirudi udala zuhaitzak mozten jarraituko duela, eta jardunbide honek ez dutela etenik izango”. Izan ere, Intxaurrondon bertan bezte zuhaitz mozte “masiboa” egin zutela nabarmendu dute. Uda bukaeran izan zen, Zarategi pasealekuan.
Udalari eskatu diote zuhaitzen mozketa gelditzeko: “Hiriko parkeetako zuhaitzen mozketek treguarik ez dutela dirudi, eta kezkatuta gaude. Udalaren programan zuhaitzak kimatzeko plan bat dago, baina dirudienez plan honek zuhaitzak moztea ekarri du”.