'Oroimen ezaren eguna' aldarrikatu du Frankismoaren Biktimen elkarteak.
‘Oroimen ezaren eguna’ ospatu dute Frankismoaren biktimen elkarteko kideek. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Frankismoaren Genozidioaren Biktimen Elkarteko kideek ere gogoan izan dituzte euren senideak.
Juan Mari Sansinenea elkarteko kidearen esanetan, “teorian indarkeria mota guztiak jasandakoak omentzen dituzte gaurko egunez, baina hori ez da egia. Gure hildako, torturatutako eta desagertutakoak ez ditu inork aipatzen; indarkeria 1960an hasi zela dirudi”.
Goikoa jauregiaren aurrealdean frankismoaren biktimen omenezko eskulturaren aurrean bildu dira, Alderdi Ederreko ekitaldia baino ordu erdi beranduago. Lore eskaintzaren ondoren, elkarretaratzea egin dute ‘
Oroimen ezaren eguna‘ zioen pankarta baten atzean.
EH Bilduko hainbat ordezkarik ere bat egin dute agerraldi honekin. Axier Jaka zinegotziaren esanetan, “ehundaka, milaka torturatu eta desagertu daude gure herrian eta guztiek behar dute aitortza”.