Udal gobernuaren merkataritza eredua gune handien aldekoa dela salatu du Bilduk
Bereziki Garberaren inguruko asmoei buruz galdetuko du Bilduk datorren udalbatzarrean.
EAJ eta PSE-EEk “merkataritza-gune handien mesedeko eta saltoki txikien kalterako” merkataritza eredua sustatu nahi dutela salatu du Bilduk. Udal gobernuak hartutako hainbat erabaki kritikatu dituzte, ordutegien moldaketa esaterako. Izan ere, Parte Zahar osora eta Zurriola pasealekura zabaldu dute etorri turistiko handiko eremua, beraz, mugarik gabeko ordutegi sistema izango dute urte osoan.
Atzoko Tokiko Gobernu Batzordeak hartu zuen erabakia, eta Bildu oso kritiko agertu da: “San Bartolome, Ilunbeko asmoak, ordutegien liberalizazioa, 18.000 metro kuadro gehiago Garberarentzat…, EAJ eta PSE-EEren politika betetako mehatxua da hiriko merkataritza tradizionalarentzat. Denda eta gune handien aldekoa da erabat, eta kaltegarria dendari txikentzat. Eredu hori sustatzen bada, hiriko kaleak eta auzoak hustu egingo dira epe ertainean”, adierazi du Josu Ruiz Bilduko zinegotziak