Behobia-Donostiako antolatzaileak burumakur daude lasterketan korrikalari bat hil zela-eta
Probaren inguruko balantze prentsaurrekoa egin dute arduradunek.
Behobia-Donostia lasterketa. Zoritxarrez, ordea, dolua zabaldu zen. Izan ere, Jose Javier Sueskun korrikalari nafarra hil zen, behin lasterketa bukatuta. Gertakari hori dela-eta, burumakur agertu dira Fortuna Kirol Elkarteko kideak, komunikabideen aurrean egindako balantze prentsaurrekoan. Edonola, ospitaleratu behar izan zituzten 29 lagun horien gehiengoa beroaren ondorioz izan zela azpimarratu dute. Orokorrean, beti hobetzeko hainbat kontu egon daitezkeen arren, antolakuntza ona izan dutela goraipatu dute, eta 2.000 lagunek lan boluntarioa egin zutela probaren egunean dena ongi ateratzeko.
Datu baikorren artean, honakoak aipatu dituzte: Korrikalari azokan iaz baino 2.000 bisita gehiago izan dituzte; 35 komunikabide akreditatu ziren lasterketaren egunerako; eta azken 10 egunetan sare sozialetan igoera handia izan da lasterketaren inguruan.
Beste behin ere, arrakastatsua izan zen joan den igandeko