Kutxak bihar irekiko du lehen erakusketa Tabakaleran
Kutxa Kultur Artegunearen hasierako erakusketak euskal arteak eta kulturak joan zen XX. mendean izandako bilakaera azalduko du, Kutxa Fundazioaren arte-bildumako lan sorta aukeratu baten bidez. Historia partekatuak. XX mendea Kutxa Bilduman izena du erakusketak. 80 lanekin osatutako erakusketa izango da. XIX mendeko eta batez ere XX. mendeko eskulturak eta pinturak izango dira ikusgai, gehienak Euskal Herriko —eta batez ere Gipuzkoako— artisten obrak. Bihar azaroaren 13an inauguratuko dute. Asteartetik igandera izango da zabalik, 11:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 21:00etara.
Kutxa Fundazioaren kultur jarduera ia osoa Tabakalerako eraikinera pasatu da: bulegoak eta biltegiak, Boulevard 1 aretoko erakusketak, Kutxa Ikasgelak, Fototeka eta beste. Hain zuzen, Kutxa Boulevard erakusketa aretoaren lokala saldu egin zuen. Burguer King janari etxeak erosi zuen, eta urria bukaeran ireki zuen jatetxea.