Objektuak trukatu, eta hainbat zerbitzu hornitzaile etiko kontratatzeko topaketa
ALDAtu programa igande goizean egingo dute Egia parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Truke.eu bidez jostailuak, liburuak, diskoak eta etxeko tresnak trukatu ahal izango dituzte herritarrek. Mecambio.net-i esker alternatiba etikoak kontratatzeko informazioa eta azalpenak emango dituzte.
Haurrentzako txoko bat ere izango da, txikienek eskulanak egin ditzaten, eta helduek pintxo pote batez gozatzeko aukera izango dute eguerdi partean.
Abenduan berriz egingo dute, abenduaren 13an, eta gabonei begira prestatutako saioa izango da. Jostailuak trukatuko dituzte.
Cristina Enea Fundazioa, Truke eta Mecambio egitasmoen elkarlanetik sortutako ALDAtu proiektua igandean, hilaren 15ean, itzuliko da Egiako parkera, Ingurumen Baliabideen Etxera. Edozein motatako objektuak trukatzeaz gain, ohiko zerbitzu-hornitzaileak (argindarra, telefonoa, Internet…) alternatiba etikoekin kontratatzeko aukerak ere aurkeztuko dituzte.
ALDAtu egitasmoari eskainitako gunea 11:00etatik 13:00etara egongo da irekita igandean, azaroaren 15ean.