Terrazen ordenantza betearazteko "gelditasun instituzionala' kritikatu dute
Parte Zaharrean Bizi elkarteak esan du lau salaketa jarri dituela, eta ez duela erantzunik jaso.
Parte Zaharrean Bizi elkartearen adierazpenak dira. Espazio publikoa okupatzeko ordenantza ez dela betetzen ohartarazi dute, eta “gelditasun instituzionala” kritikatu dute.
Maiatza eta abuztua bitartean elkarteak lau salaketa jarri zituela adierazi du, eta orain arte udalaren erantzunik ez duela jaso plazaratu du: “Udalaren aldetik erantzunik ez jaso izanak eta salatutako arazoen erreintzidentziak ondorio larriko gelditasun instituzional kezkagarria islatzen dute Parte Zaharreko bizikidetasunerako”.
Terrazen ordenantza dela eta, udalak bi aurpegi dituela salatu dute: “Beste auzo batzuei erreparatuz gero, udal-arduradunen portaera desberdina dela erakusten baitu. Parte Zaharrean, utzikeriagatik edo beste alde baterantz begiratzen delako, egiten “uzten den” bitartean, hiriko beste auzo batzuetan indarrean dauden ordenantzen arabera jokatu behar da”.
“Ordenantza argi eta garbi hausten duten terrazak, udal-teknikarien iritziaren aurka, salbuespenezko eran baimentzen dira”.