Euskarazko filmak ikusi dituztenak 3.000 inguru izan dira.
Mozorro lehiaketa Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea amaituta, emaitzen berri eman du antolakuntzak. Ikusleei dagokienez,
22.699 lagunek gozatu dute Beldurrezko Astearen jarduerekin. Filmak ikustera 11.072 lagun hurbildu dira, eta programatutako gainerako jarduetara 11.627.
Beldurrezko Asteak hainbat jardueratan parte hartzeko topagune bihurtu da: Nekrogunek (Fortuna Klubarekin elkarlanean) aurten Budubia ekarri du; makillaje-guneak, kalejira eta zuzeneko musika. Donostia 2016 Elkarrizketak eta jaialdiak Misterioaren Itsasargia proiektua jarri dute abian. Ekimen hau datorren urte osoan zehar handitzen joango da Donostia Paranormalari buruzko kontakizunak sortzeko.
Euskararen presentziari dagokionez, haurrentzako bi emanaldi antolatu dituzte Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean; eta, bestetik, Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean 12 film luze eman dituzte, eta lehiaketan parte hartu duten 14 film laburrak. Guztira,
2.980 ikusle izan dira Beldurrezko Astean euskarazko proiekzioak ikusi dituztenak.
Bestalde, Beldurrezko
Asteak antolatutako hiru erakusketak irekiak daude oraindik ere:
- Iberia FX. Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman. Okendo K. E. Abenduaren 19ra arte.
- Mai Egurza (Euskadi Fantastikoa XI). Donostia: Udal Liburutegi Nagusia. Azaroaren 14ra arte. Irun: CBA – Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea. Azaroak 21 – abenduak 5.
- Star Wars Aiete. Aiete K. E. Azaroaren 15era arte.