Mugikortasun agenteek 245 salaketa jarri dizkiete txirrindulariei, espaloitik joateagatik
Antigua eta Gros izan dira isun gehien jaso dituzten auzoak: 178, orotara.
isunak jarriko dizkiete mugikortasun agenteek espaloietatik eta oinezkoentzako kaleetatik harrapatzen dituzten txirrindulariei. Bada, hilabete batean 263 salaketa jarri dituztela adierazi dute. “Argi dago beharra zegoela; beraz, kanpaina eraginkorra izan dela esan daiteke”, aipatu du Ibabek.
Auzoei dagokienez, Antiguan (96) eta Grosen (82) izan dira salaketa gehien. “Antiguako Zumalakarregi hiribidea izan da puntu beltzetako bat. Bertan, bidegorria luzatu egiten da eta atzeko kaleetatik jarraitzen du, baina txirrindulariek ez diote jaramonik egiten eta espaloietik jarraitzen dute. Antzeko zerbait gertatu da Groseko Mirakruz kalean”, azaldu du Aranak. Erdialdean 36 salaketa jarri dira; Amaran 36; eta Erdialdea-Egian 13.
Salaketen arrazoiei erreparatuz, ia gehienak espaloitik txirrindan joateagatik jarri dituzte –245–. Hamabi musika entzuteagatik izan dira; bi sakeleko telefonoarekin gidatzeagatik; beste bi semaforoa gorrian pasatzeagatik; bat dagokion zentzuz aurka gidatzeagatik; eta azken bat agenteen oharrei jaramon ez egiteagatik.
Kanpainaren eraginkortasunarekin pozik azaldu dira bi zinegotziak: “Asteak pasa ahala, geroz eta isun gutxiago jaso dituzte txirrindulariek; beraz, hiritarrak kontzientzia hartzen ari dira, eta elkarbizitzarako ezinbestekoa da hala izatea”, nabarmendu du Ibabek.
Bizikleta erabiltzaileei zuzendutako kanpainaren balantzea egin dute gaur goizean Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak eta Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek. Izan ere, duela hilabete abian jarri zuten kanpainak honako hau zioen: