Almirall: "Oposizioaren lana boikoteatzen saiatzen dira"
Eraikinaren kupula kentzen hasi zirenean, interpelazio bat aurkeztu zuen Bilduk alkateari gaiaren inguruan galdetu eta udalbatzarrean eztabaidatzeko. Baina, Almirallen arabera, udal gobernuak atzera bota zuen interpelazioa, “ez zegoelako horretarako premiarik”.
Hirigintza batzordean eztabaidatu dute azkenik gaia, eta Bilduk salatu duenez, ez dute Goiaren erantzunik jaso, Enrique Ramos zinegotziarena, baizik. “Informazio asko eskatzen dugula leporatu digu Ramosek, eta Pilar Arana mugikortasun zinegotziak, berriz, apokaliptikoak garela esan zigun metroaren inguruan galdetzeagatik”, esan du Almirallek.
Oztopoak oztopo, “zorrotz eta zintzotasunez” lanean jarraituko dutela adierazi du zinegotziak, eta lan horren adibide gisa jarri du Karlos Iaren etorbideko lurpeko pasabidearen kasua, bizikletentzako aparkaleku bat egingo baitute, azkenik.
EAJ eta PSE-EEk osatutakoa “engainuaren gobernua” dela salatu du Amaia Almirall, EH Bilduko bozeramaileak: “Gardentasuna saldu eta kontrakoa egiten dute, eta oposizioaren lana boikoteatzen saiatzen dira gainera”.
Arte Ederren adibidea jarri du Almirallek.