Bizikletentzako aparkalekua egingo dute Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidean
Udal gobernuak azkenean ez du pasabidea estaliko.
Axier Jaka EH Bilduko zinegotziak gogor kritikatu zuen Karlos I.aren hiribideko pasabidea lurperatzeko asmoa. Aurreko legealdian adostu eta 2015eko aurrekontuetan islatuta dagoen proiektu bat bazegoela adierazi zuen Jakak, baina udal gobernua “egindako guztia desegiten tematuta” dagoela salatu zuen. Lurrazpiko pasabidea ixteko erabakia “ilogikoa eta arduragabea” dela esan zuen, eta erabaki hori atzera botatzeko eskatu zion udal gobernuari. Kalapie Txirrindularien Elkarteak ere babestu du Bilduren proiektua.
Udal gobernuak urrian iragarri zuen Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidea itxi eta estali egingo zuela. Amara Berriko inguru honetan egindako berritze lanak direla eta, jada ez da beharrezkoa lurpetik joatea alde batetik bestera pasatzeko, orain oinezkoentzako zebrabideak baitaude errepidean. Puntu kritiko honetarako, ordea, bazegoen beste proiektu bat. Aurreko legealdian, Mugikortasun Sailak pasabidea bizikletentzako egonaldi luzeko aparkaleku bihurtzeko proiektua aurkeztu zuen: 100 bizikletarentzako aparkaleku automatizatu bat.