Hezkuntzari lotutako elkarteek 124.800 euroko diru laguntza jasoko dute
Tokiko Gobernu Batzordeak hainbat diru laguntza adostu ditu. Horien artean, ikastetxeetako eskola kontseiluek eta irakaskuntzari loturiko elkarteek garatuko dituzten hezkuntza jarduerek jasoko dutena; 124.800 euro bideratuko dituzte.
Hauek dira diru laguntzak jasoko dituzten jarduerak:
Jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoen programak.
Hirian hezkuntzako kongresuak eta jardunaldiak antolatzeko, baita ikastaroak eta pedagogi topaketak antolatzeko programak.
Sare publikoko eskola eta ikasgela liburutegiak hobetzeko programak.
Ikastetxeetan lan egiteko modu berriak bultzatuko dituzten heziketa programa berritzaileak.
Sare publikoan Eskola Elkartrukeak egiteko proiektuak.
Haur eskola publikoetako sukalde-jangela zerbitzuek jasoko dituzte diru laguntzak.
Horrez gain, Baikara, Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioak ere 16.137,10 euroko diru laguntza jasoko du. Baikarak gurasoentzako programak eta jarduerak sustatzen ditu.