Kirol txartelaren prezioa igoko dute
Harpidetza berriak abenduaren 14tik aurrera egin ahalko dira.
Kirol txartelaren 2016rako prezio publikoen proposamenak %1 eta %5a bitarteko igoera aurreikusten du, harpidetza motaren arabera. Igoera hauek 0,08 eta 1,27 euroko igoera suposatuko du hilean. Salbuespena Gizarte Kirol Txartela izango da, 2015eko prezio bera mantenduko baitu.
Zehazki, helduen harpidetza (0,73 euro hilabetean) eta Familia harpidetzak (1,27 euro hilabetean) igoko dira %5, eta gainontzeko harpidetza motek %1eko igoera izango dute. Gizarte kirol txartelak aurtengo kuota mantenduko du (11,85 euro seihilabeteko).
Bestalde, datorren urtean kirol guneak egun gehiagotan egongo dira irekita. Udako denboraldian, igerilekuak dituzten kiroldegi guztiak igande zein jai-egunetan ere irekiko dituzte. Gainera, urteko geldialdi teknikoari dagozkion lanak egiteko ixteak astebetekoak izango dira, hiru astekoak izan beharrean.Kirol Txartelak bere abantaila eta zerbitzu osagarriak mantenduko ditu 2016. urtean ere. Doako jarduerak, egokitutako oinarrizko entrenamenduak, zenbait dendetan eskaintzak eta zozketak Kirol Shop-en bidez, eta kirol ikastaroetan deskontuak; datorren urtean %40 handiagoak izango dira.
Prezio aldaketa hauek azaroko udalbatzarrean onartuko dituzte.