"Momentu polit bat bizi nahi baduzue, etorri zaitezte gurekin gozatzera"
Eskolak emanaldi berezia eskainiko du larunbatean, Donostiako Kursaalen.
Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu bere 75. urteurrena ospatzeko. Bada, azaroaren 21ean, larunbatean, Eskolako egungo partaideekin batera, dantzari eta abeslari beteranoak arituko dira elkarrekin oholtza gainean. Hitzordua 18:00etan izango da, Kursaalen. Sarrerak 5 eta 10 euroren truke eskuratu daitezke.
IRUTXULOKO HITZAk Eskolan dantzari bezala ibili diren eta dagoeneko dabiltzan familia bereko hiru kiderekin hitz egin du, Illarretatarrekin. Miren, Amaia eta Ilargi elkarrekin dantzatuko dute larunbatean, bigarrenez. Hiru dantzariek kontatutako guztia ostiraleko zenbakian argitaratuko dugu. Bien bitartean, hona hemen erreportajearen aurrerapen bideoa.