"Faltan botatzen dugu gauza berriak programatzeko ausardia puntu bat"
Indartsu dator Ez Dok Amaitu kultur mugimendua. Euskal artisten bilgune berri honi bultzada emateko hainbat jarduera egin zituzten asteburuan Egian. Unai Pelaio Pelax musikari egiatarrarekin hitz egin dugu, eta proiektuaren nondik norakoa azaldu digu. Artista hasiberri edo ezezagunei babesa emateko jaio da bilgunea, eta denon artean komunitatea sortzeko. Ostiralean argitaratuko dugu Ez Dok Amaituri buruzko erreportajea.