Haurren Egun Unibertsala ospatuko dute ostiralean
Ostiralean, azaroak 20, Haurren egun unibertsala ospatuko da, eta hainbat jarduera antolatu dituzte liburutegi, haur txoko, gazteleku eta ikastetxeetan egiteko.
Haurtxokoetan UNICEFen Denboraren kapsula izeneko jarduera egingo dute. Amaran eta Martutenen, bihar, azaroak 19. Bidebietan, Intxaurrondon eta Grosen, ostiralean, azaroaren 20an; eta larunbatean, Antiguan.
Bestalde, Gaztelekuetan UNICEFen Misio diplomatikoa jarduera egingo dute. Amaran eta Egian, bihar, azaroak 19; Martutenen, Bidebietan, Grosen eta Intxaurrondon, ostiralean; eta Antiguan, larunbatean.
Udal liburutegietan ere, Ipuinaren ordua izeneko saioa eskainiko dute, 2-5 urte bitarteko haurrentzat, baina oraingo honetan, haurren eskubideak ardatz hartuta. Landuko duten liburua, Malala, una niña valiente de Pakistan; Iqbal, un niño valiente de Pakistan izango da.
Gaur, Okendo kultur etxean (18:00etan) eta Casares-Tomasene kultur etxean (17:30ean); bihar, azaroak 19, Egian (18:00etan) eta Larratxon (17:30ean); eta ostiralean, Larrotxenen eta Lugaritz kultur etxean, 18:00etan.Azkenik, Kultur Aniztasunaren sailarekin batera, Dar-Dar Gizarte Ekimenezko Kooperatibak, nerabeei zuzendutako bakarrizketa antzeztuak eta ikus-entzunezkoak eskainiko ditu, azaroaren 20ko astean, hiriko hainbat ikastetxetan. Giza Eskubideak ezagutzera ematea eta haurren eskubideen aldeko hausnarketa bultzatzea dira saio hauen helburu nagusiak, kultura eta jatorri anitzeko pertsonen errespetuan, aukera berdintasunean eta elkar onartzean oinarritutako elkarbizitza eredua bultzatuz