David Arozena eta Ane Urkia añorgatarrak. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Añorgako Gazte Asanbladak 25 urte bete ditu, eta larunbatean behar bezala ospatuko du urtemuga, hainbat jarduerekin. Hain zuzen ere, Gazte Asanbladak antolatutako lehen kontzertuari ohore egingo diote, 25. urtemuga dela eta. Izan ere,
Su Ta Gar musika taldea auzora itzuliko da, 1991. urtean egindako kontzertua gogora ekartzeko.
David Arozena (Goizueta, 1974) eta
Ane Urkia (Añorga, 1991) elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAk, Añorgako Gazte Asanbladaren 25. urtemugaren harira. Lehena, asanbladako kidea izan zen lehen urteetan; bigarrena, hastapen haietan jaiotakoa, asanbladako kidea da gaur egun. Gazte Asanbladaren ibilbideari buruz galdetu diegu; elkarrizketa ostiraleko astekarian argitaratuko dugu.