Unai Gaztelumendik finalaurrekoetako lehen saioan kantatuko du
Zarautzen izango da igandean, Aritzbatalde kiroldegiko oholtza gainean.
Bertsosarrerak.eus webgunean. Gaztetxoen sarrera 6 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 10ean eta gainerakoena 13 euroan. Saioko egunean sarrerak aretoko leihatilan jarriko dira salgai, 16:00etan.
Zarauzko saioaren ondoren, hurrengo bi igandeetan joikatuko dira beste bi finalaurrekoak, azaroaren 29an Tolosan eta abenduaren 6an, Eibarren. Fase horretatik aterako da abenduaren 19ko finalean kantatuko duen zortzikoa
Txapelketako finalaurreko fasean ariko den beste donostiarra Beñat Gaztelumendi da. Tolosako saioan kantatuko du, azaroaren 29an. Unai Agirre, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran-ekin batera ariko da bertsotan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako fasea hasiko da igandean Zarautzen. Unai Gaztelumendi añorgatarra lehiatuko da bertan, beste bost bertsolarirekin: Agin Laburu, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran eta Jon Martin. Aritzbatalde kiroldegiko oholtzara igoko dira sei bertsolariak. 17:30etan hasiko da saioa, eta lehen sailkatua zuzenean abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalerako txartela lortuko du.
Saio honetako sarrerak salgai daude