20 urte zirkuan
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo donostiarrek bi hamarkada eman dituzte elkarrekin lanean.
Gari, Montxo eta Joselontxo. Elkartu zirenetik, Frantzia, Alemania eta Espainiako hainbat zirkutan aurkeztu dituzte beraien esketx komikoak. Baina zirkuan lan egiteaz gain, Euskal Herriko antzoki, kultur etxe eta kaleetan aurkeztu dituzte ordubeteko ikuskizunak. Zirkuko pailazo tradizionalaren errepertorioa lantzen dute euskaraz.
Akitaniako Gabonetako zirkuan emango dituzte emanaldiak, Baionan hasita asteburu honetan. Berez, azaroaren 20an hasi eta 2016ko urtarrilaren 3a arte izango dira zirkoan lanean, Akitania barrena. Atzerrian Tutik Clowns bezala ezagunak dira: “Izen bereziak atzerrian ahoskatzea zaila egiten zaie”, adierazi dute pailazoek.
Cirque de Noel zirkua ere urtemuga berezia ospatzen ari da, 40 urte bete baititu aurten. 1975. urtean François Lassus-ek sortutako zirkua, bere semeak, Karl Lassus-ek, zuzentzen du egun, eta laugarren aldia da Donostiako Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak kontratatzen dituztela. Lehengo aldia pailazo hauentzat 1998. urtean izan zen, eta azkeneko bi urtetan ere arrakasta handia lortu dute.
Montxo oso gaztetatik hasi zen pailazo gisa lanean. Geroago Garirekin topo egin, eta bikotea sortu zuten. Azkenik, Joselontxo ezagutzean, gaur egun ezaguna dugun hirukotea sortu zuten: