Bartzelonako Can Batllo eta Kortxoenea izango dituzte hizpide M Etxean
Arkitekturaren erabilerari buruzko ikerketa taldea da M Etxea. Loiolako Erribera pasealekuaren 20. zenbakian dute egoitza, eta gaur bertan, hilak 19, UtoKiak programa abian jarriko dute. Hiria berreskuratzen: egungo erronkei forma emanez jardunaldia egingo dute gaur. Bertan, Bartzelonako Can Batllo eta Donostiako Kortxoenea gaztetxea izango dituzte gonbidatu gisa, eta arratsaldea amaitzeko Liher abeslari donostiarraren kontzertu akustikoa.