Bertsoz bustitako gaua
Agin Laburu eta Aitor Mendiluzerekin bertso afari ederraz gozatu dute Loiolako Erriberan.
Loiolako Erriberako euskara taldeak antolatuta, Irutxuloko Hitzaren aldeko bertso afaria egin zuten joan den hilabetean. Bigarren urtez, tokiko hedabideari babesa eman dioten beste bertso afari batekin.
Aurten auzoko Molino de Agua jatetxean elkartu dira, eta puntako bertsolariak izan dituzte: Agin Laburu eta Aitor Mendiluze. Afarian izan zirenek gure materiala eskuratzeko aukera izan zuten, hainbat produktu oparitu genituen eta!
Eskerrik asko!