Gaueko zarataren aurkako kanpainaren aurkezpena, Konstituzio plazan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bizi gurekin Parte Zaharra. Eskerrik asko tonua jaisteagatik, horixe da gaur abiatu den kanpainaren leloa. Udalak,
Parte Zaharren Bizi auzo elkarteak,
Gipuzkoako ostalaritza elkarteak eta Parte Zaharreko merkatari eta ostalarien
Zaharrean elkarteak elkarlanean garatutako kanpaina da. Gehiegizko zaratak zor ditzakeen egoera batzuk erakusten dituzten kartelak jarriko dituzte kaleetan, tabernetan eta dendetan eta eskuorriak ere banatuko dituzte jendearen artean.
“Parte Zaharra ondo pasatzeko bai, baina bizitzeko auzoa ere bada”, hala adierazi du Alfonso Gurpegi, Ingurumen zinegotziak eta ideia hori zabaltzen saiatuko dira kanpainaren bidez. Parte Zaharra bisitarientzako “interes gune nagusia” bihurtu den arren, “aisialdiaz gozatzera datozenak eta bertakoak elkarrekin bizitzeako gai” izan behar dutela esan du Gurpegik. “Formula zaila” izan arren, behar diren neurriak hartzeko prest agertu dira udal ordezkariak. Zentzu horretan, “behar diren arauak jarriko ditugu, baina pertsonak dira arau horiek errespetatu eta bete behar dituztenak”, esan du Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotzi sozialistak.
Horregatik, arau zigortzaileak jarri baino lehen “
sentsibilizazio eta heziketa” kanpaina hau jarri dute abian. Xabier Arberas, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea pozik agertu da udalak emandako pausoarekin, baina “zarataren arazoak adar asko” dituela esan du, eta lanean jarraituko dutela iragarri du arauak betearazteko eskatuz udalari. Bizilagunen osasuna eta atsedena daudela jokoannabarmendu du Arberasek.
Zarataren arazoa eztabaidagai izango dute hain zuzen ere gaur arratsaldean Parte Zaharrean.
Auzo bilera bat egingo dute 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren ekitaldi aretoan.